Ino Arana, Mila Berastegi, Argiñe Berastegi, Ramoni Berastegi, Cristina Fernandez, Inma Garcia, Katrin Ginea, Pagoa Urzelai, Iratxe Reparaz eta Libe Amunarriz. Hamar emakume arbizuar horien lanak ikusgai daude herenegundik asteazkenera arte, Arbizuko udaletxeko batzar gelan.
Guztiek emakumea gai hartuta sortu dituzten lanak dira ikus gai daudenak. Haietako batzuk erakusketarako propio prestatutakoak dira. Besteak, berriz, lehendik sortutakoak. Ikusgai daude lanen artean pintura, bidaiatik body-arte-era lantzen duten argazkiak, instalazioak, eskulana eta proiektu bat daude. Azken hori Iratxe Reparazek eta Libe Amunarrizek elkarlanean egindakoa da.
Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta Arbizuko Udalak antolatutako erakusketa da aipatutakoa. Haren bidez, “emakumearen sorkuntzari eta parte hartzeari ikusgarritasuna eman eta espazio bat eskaini” nahi dio. Horrekin batera, martxoaren 8aren inguruan jarduera gehiago antolatu dira.