Sortuk jakinarazi zuenez, kiroldegiaren parean dauden mastetako ikurriña guardia civil batek tiraka hautsi zuen irailaren 3an. Arbizuko udal taldeak “gogor” salatu du “ordu txikitan eta gauaren babesean, herriko sarreran dagoen ikurriñaren aurka egindako erasoa. Jakin dugu gainera, erasoa uniformez jantzitako guardia civilek egin dutela”. Arbizuko Udaletik adierazi dutenez, “herritarrok eskubide osoa daukagu gure sinboloak eta ikurrak nahi ditugun bezala erabiltzeko, eta ez dago Ikurren Legerik gure nahiak, sentimenduak eta aldarrikapenak isilaraziko dituenik”. Okupazio-indarrak alde egiteko eskatuz despeditu du oharra udalak.