Sakanako gazte asanbladen jardunaldiak gaur hasi dira. Arbizuko Argi Bidea elkartea txiki gelditu da. Gazteria langile klasean hitzaldia izan da. Gazteriaren subjektibitateaz eta gazte izateak zertan eragiten dien hausnartu dute. Iturmendin dute hurrengo hitzordua, hilaren 17an. Zer da langile klaseko kide izatea? hitzaldia izanen dute eta ondoren langile klasearen definizioaz hausnartuko dute gazteek.