Aralarri buruzko dokumentala, liburutegien kanpainan

Guaixe 2018ko aza. 21a, 11:53
Aralar mendilerroa IraƱetatik. ARTXIBOA

Gaur, azaroaren 21, asteazkena, Arbizuko udaletxean Aralar dokumentalaren emanaldia izanen da, 20:00etan

Azaroarekin batera aurkeztu zuten Sakanako liburutegiek elkarrekin egindako kanpaina: Sakanako liburutegiak, aterpe naturalak. Literatura eta natura uztartu dituzte hil osoan zehar antolatu dituzten ekimenetan, tailerretan eta jardueretan. Ostegunean, azaroaren 21ean, Arbizuko liburutegia natur dokumentalaren emanaldia izanen da: Aralar. Mundua leku den lurra dokumentala proiektatuko dute.

Aralarri buruz egin den lanik "ikusgarri eta osatuena" da Aralar. Mundua leku den lurra dokumentala sortzaileen esanetan. Hain gertu izanik ere, ezezagun diren hainbat aspektu erakusten ditu filmak: haranak, basoak, gaindegiak, larreak, osinak eta haitzarteak. Gainera, bertan eta ingurua bizi diren biztaleen "imajinarioa" ezagutzeko aukera dago ere. Mendilerroa babestearen garrantziaz hitz egiten du ere dokumentalak.

Lorea Agirre eta Idurre Eskisabel kazetariek sortutako istorioa da dokumentalaren haria. Hortaz, dokumental bat baino gehiago ere bada. Fikziozko istorioa adituen azalpenekin uztartzen dira; mendilerroaren geologiaz hitz egiten dute, ur sistemaz, faunaz eta landareez, historiaz, ondareaz baita kudeaketaz ere azalpenak ematen dituzte adituek.

Iban Toledo, Garazi Auzmendi, Ion Fontenla eta Aloña Jauregi dira Aralarren inguruko dokumentalaren zuzendariak. Musika Pello Ramirezek sortu du. On Produkzioak ekoiztetxeak eta Landarlan Ingurumen Elkarteak egin dute filma.