Letrak ahora literatur lehiaketaren saritutako lanak argitaratu dituzte liburuxkan: Joxe Aldasoro etxarriarraren Bernoneko azken afaria narrazio laburra eta Eneko Barberena arrasatearraren Aranondoaren azpian poesia. Ilustrazioak Aitziber Alonsok egin ditu.
Liburuxka irabazleen artean eta Sakanako ikastetxetan eta liburutegietan banatuko dituzte. 100 ale argitaratu dituzte. Argitalpena sarietako bat zen, Monika Etxebarria Arbizuko kultur zinegotziaren esanetan. Hortaz, idazleak haien lana eskuetan izatea "polita" dela adierazi du. Gainera, liburuxkekin idazleak literatur lehiaketetan parte hartzera animatu nahi dituzte, baita gainerako udalak literatur lehiaketak antolatzera animatu nahi dituzte ere.
Argitalpena "xumea" eta "polita" da. Aitziber Alonsok egin dituen ilustrazioak oso ongi islatzen dute testuek esaten dutena, Etxebarriaren esanetan.
Letrak ahora literatur lehiaketa Txistor egunaren hamargarren urteurrenaren ospakizunaren barruan antolatu zuten "ekimen osagarri" bezala, baina izan duen "oihartzunagatik" datorren edizioetan antolatzea proposatzen du Etxebarriak.