Hizketan

Nolakoa izan behar du gure hezkuntza sistema?

Guaixe Irratia 2019ko maiatzaren 7a

Galdera horri erantzuteko asmoz, 18:00etan, Arbizuko udaletxean hitzordua dago. Ezker indepententistan herrigintzaz hausnartzeko foroa izan nahi du Plaza Hutsa, hainbat gai lantzen dituena. Hezkuntza da gai horietako bat. Nora Salbotx eta Ibai Redondok parte hartuko dute gaur Arbizun eginen den mahai-inguruan. Ekimenaren berri eman digu Salbotx berak.