Astebete festa

Guaixe 2019ko eka. 21a, 12:12
Ermitatik jaistean piztuko dituzte suak arbizuarrek.

Arbizuko festak igandean hasi eta heldu den larunbatean despedituko dira.

Arbizuko Udaletik festetan ere herria garbi eta txukun mantentzeko hainbat aholku eman dituzte. Alde batetik, plazan iluntzero egiten diren merenduetan, mahaiak jasotzean, sortutako zaborra sailkatuta jasotzea eta  edukiontzietara botatzea proposatu dute. Bestetik, tabernetan kristalezko edo berrerabilgarriak diren  basoak erabiltzeko gonbidapena egin du, poteoan erabilera bakarreko plastikozko edalontziak saihestea eskatu du. Eta gauza bera merenduetako plater, edalontzi eta sardeskekin.

Garagarrilak 23, igandea. San Juan bezpera
17:00etan Pilota partidak. Sanferminetako lau t´erdiko txapelketa.
19:00etan Brindisa, plazan.
19:30ean Suziria.
19:30ean San Juan ermitara igoera Jaiak txarangarekin.
20:00etan Bezperak San Juanen, Arbizuko eta Etxarriko abeslariekin.
20:30ean Marialonbreren zaldiya.
21:30ean Jaitsiera Jaiak txarangarekin.
23:30etik 04:00etara Dantzaldia Trikidantz taldearekin.

Garagarrilak 24, astelehena. San Juan eguna
10:30ean Diana Jaiak txarangarekin.
11:30ean San Juanera igoera txarangarekin.
12:00etan Meza nagusia San Juanen.
12:30etik 14:00etara Puzgarriak eta buruhandiak.
13:00etan Aate, Aldabide.
13:00etan Arbizuko dantzari txikiak.
13:30ean Kalejira Jaiak txarangarekin.
16:30ean Izozkiak haurrendako.
17:00etan Ipuin kontalaria.
17:00etan Kalejira Jaiak txarangarekin.
19:00etan Zirika Zirkusen Txarlestrup ikuskizuna.
20:00etan Aate.
21:00etatik 23:15era Orkestrina Band jazpana.
23:00etatik 01:30era DJ.

Garagarrilak 25, asteartea. Jubilatuen eguna
10:00etan Esku pilota partidak.
11:00etan Diana.
12:00etan Jubilatuen meza.
12:30etik 14:00etara Puzgarriak eta buruhandiak plazan.
12:00etan Aate, udala.
12:30ean Jubilatuen aatea.
13:00etatik 14:30era Puro Relajo taldearen kontzertua.
16:30etik 18:30era Tramankulo, haurrendako jolasak.
19:00etatik 20:30era Herriko musikariak.
20:00etan Aate.
21:30etik 22:30era Dantzaldia Oharkabe taldearekin.
22:00etan Zezensuzkoa.
23:00etatik 02:00etara Dantzaldia Oharkabe taldearekin.

Garagarrilak 26, asteazkena. Gazte eguna
11:00etan Diana.
12:00etan Aate, Argi Bidea.
12:30etik 14:00etara Puzgarriak eta buruhandiak plazan.
12:00etatik 14:00etara Serigrafia tailerra, 12 urtetik gorakoendako. Kamixeta txuria eraman.
13:00etan Trikipoteoa.
14:30ean Gazte bazkaria.
17:00ettaik 18:30era Trakamatraka, haurrendako jolasak.
17:00etan Kalejira Eletro Txufla elektrotxarangarekin.
19:00etan Piperropilak.
20:00etan Kontzentrazioa.
20:00etan Aate.
23:00etatik 02:00etara Kontzertuak: Alerta Gorria, Ezetaerrre eta Bull dj.

Garagarrilak 27, osteguna. Haurren eguna
11:00etan Diana.
12:00etatik 14:00etara Haurren jolas parkea.
12:30ean Aate, jubilatuek.
15:00etan Haurren bazkaria.
16:30etik 18:30era Haurren jolas parkea.
17:00etan Mus txapelketa.
19:00etan Lakuntzako dantzariak.
20:00etan Aate.
20:30etik 22:00etara Dantzaldia Ezten Giro taldearekin.
22:00etan Zezensuzkoa.
23:30etatik 02:00etara Dantzaldia Ezten Giro taldearekin.

Garagarrilak 28, ostirala. Kintoen eguna
11:00etan Kintuek pixket eskien.
11:00etan Pala partidak.
12:00etan Aate, udala.
12:30etik 14:00etara Kulturartekotasun festa (talo tailerra, hennagilea…)
13:00etan Arbizuko trikitilariak.
15:00etan Kantuz bazkaria.
16:30etik 18:30era Adur herri kirol jokoak.
19:00etan Herri kirolak.
20:00etan Aate.
21:00etatik 22:30era Jotatxo dj.
23:00etan Kontzertuak: Beietz eta Brigade Loco. Ondoren dj.

Garagarrilak 29, larunbata.
11:30ea Diana.
12:30ean Puzgarriak eta buruhandiak.
12:30ean Aate, Etxerat.
13:00etan Paella lehiaketa.
15:00etan Herri bazkaria bertsolariekin: Eneko Lazkoz eta Julio Soto.
16:30etik 18:00etara Zirko Basatia tailerra.
18:00etan Broken Brothers Brass Band.
20:00etan Manifestazioa.
20:00etan Aate.
20:30etik 22:00etara Tierri eta Terry dj-ak.
23:00etatik 00:00etara Kontzertua: Enkore.
00:30etik 03:00etara Tierri eta Terry dj-ak.