Ezkurdia: "Altunaren kontra pilotari abiadura gehiago ematen saiatuko naiz"

Maider Betelu Ganboa

Joseba Ezkurdiak Altuna izango du aurkari Sanferminetako lau t’erdiko torneoko finalerdietan. Partida bihar, ostiralean jokatuko dute, Sopelan (21:30. ETB1). Sanferminetako finalean egon nahi du arbizuarrak, baina badaki oso arerio zaila duela aurretik. Gaur entrenamendura joaten harrapatu dugu.