Jon Arretxe 'Euskadi en negro' mahai inguruan

Guaixe 2019ko uztailaren 2a

Jon Arretxek 'No digas nada' liburua Altsasun aurkeztu zuen.

'Herri noir' eta 'hiri noir' arteko eztabaida eginen dute gaur, asteartea, 19:00etan, Donostiako liburutegian nobela beltzan espezialitutako lau idazleek, tartean Arbizun bizi den Jon Arretxek

Donostiako 44. Liburuaren Azoka eta Erein argitaletxean Euskadi en negro mahai ingurua antolatu du gaur, asteartea, 19:00etan, Donostiako liburutegian. Jon Arretxe, Javier Sagastiberri, Juan Infante eta Jose Javier Abasolo idazleek nobela beltzen kokalekuez eztabaidatuko dute; hau da, nobela beltza herrietan edo hirietan kokatzearen helburuak eta ondorioak.

Jon Arretxeren azken eleberrian Toure detektibea Bilboko San Francisco auzo underground-etik Nafarroako Pirinietako herri txiki batera eraman du, nahiz eta aitortu nobela beltza egiteko hiri giroa hobe dela.