Toure detektibearen azkena aurkeztuko dute Xixonen

Guaixe 2019ko uzt. 8a, 12:03
Jon Arretxe idazlea Altsasun egindako aurkezpenean.

Jon Arretxe gaur, astelehena, hasiko den Xixongo Aste Beltza jardunaldietan egonen da. Mahai inguru batean parte hartuko du, eta 'Ez erran deus' gaztelaniazko bertsioaren aurkezpena eginen du

Toure detektibea ezaguna da dagoeneko, bereziki nobela beltza gustuko duen jendearen artean. Jon Arretxek Arbizun bizi den idazleak sortu zuen pertsonai berezia da Toure, izan ere, Afrikatik etorritako detektibe-igarle beltza da. Bilboko San Francisco auzoan bizi da, baina Ez erran deus Arretxeren azken nobelan Toure herri girora bidali du. Hain zuzen, Orbea Nafarroako Pirinioetako herri asmatura bidali du Toure. Arretxeren lehenengo herri noir-a da, hau da, herri batean girotzen den nobela beltza. Izan ere, idazleak azaldu duenez, "zaila da nobela beltza herri batean girotzea". 



Toure-ren azken abentura Ez erran deus liburuan bildu du Arretxek, eta ondoren No digas nada gaztelaniazko bertsioa aurkeztu zuen. Gaur, 19:30ean, Xixongo Aste Beltzan aurkeztuko du. Gainera, 18:00etan, euskal narratiba beltza berriaren inguruko mahai inguruan parte hartuko du, Javier Sagastiberri eta Juan Infanterekin.

Aurreko astean, uztailaren 2an, Donostiako liburutegian antolatutako Euskadi en negro mahai inguruan parte hartu zuen Arretxek. Bertan esan zuen nobela beltzak "salaketa soziala" izan behar duela.