AEBak ulertzeko

Guaixe 2020ko ira. 8a, 10:15

Mikel Reparaz Extramiana New Yorken ETBko korrespontsala zela kronika baten berri ematen.

Mikel Reparaz Extramiana kazetari arbizuarraren Las grietas de America liburua dagoeneko salgai dago. 

Amerikako Estatu Batuetan bi hilabete barru eginen dira presidentea aukeratzeko hauteskundeak. Handik iristen ziren albisteak COVID-19 gaitzaren zabalkunde azkarrari buruzkoak ziren. Arrazakeriarekin loturiko polizia indarkeria kasuak izan diren arte. Gaur egun jasotzen ditugun albisteek AEB gizarte zatitu bat erakusten dute. Eta gure ikuspegitik ulertzen zailak diren hainbat gertaera jazo dira azken asteetan. 

Horiek ulertzeko hainbat gako ematen ditu Mikel Reparaz Extramianak Las grietas de America. Bajo la piel de un pais dividido liburuan (Peninsula ediciones). Kazetari arbizuarrak AEBetan dagoen arrazakeria eta iraganeko zauriak ulertzen laguntzeko makina bat lekukotasun eta pertsonen historiak jaso ditu. Baita historia ikuspegia ere. Azken batean, ETBko nazioarteko arduradunak AEBn eraikuntzari buruzko lana idatzi du. 

Erlazionatuak