Ion Martinez

"Derrigorrezkoa ikusten dut horrelako gaiak antzerkiaren bidez lantzea"

Beleixe Irratia 2020ko urr. 30a, 12:32

Aldatzen Laguntzen antzerki taldearen 'Birritan bortxatua' antzezlana izanen da bihar, urriak 31, larunbata, 18:30ean, Arbizuko kiroldegian. Antzezlana sortzeko, besteak beste, Manadaren auzian eta emakumeek pairaten duten eraso matxistetan oinarritu direla azaldu du Ion Martinez antzerki taldeko kideak eta aktoreak.

Biharko antzerkiarekin, Sakanako Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzuak hasiera ematen dio Azaroaren 25erako antolatu duen egitarauari. Emanaldia doan da baina aurretik gonbidapenak jaso behar dira, eta gutxi gelditzen direla jakinarazi du Berdintasun Zerbitzuak. 

Gaurko Guaixe Astekarian antzezlanari buruzko erreportajea. 

Argazkia: @ALDATZENL