'Hil kanpaiak' filma ostiralean iritsiko da zinema aretoetara

Guaixe 2020ko aza. 18a, 11:11
'Hil kanpaiak' filmaren une bat. UTZITAKOA

Imanol Rayo arbizuarraren thrilera etzi, azaroak 20, ostirala, mustuko dute zinema aretoetan. Zinemaldiko Zuzendari berriak sailean lehiatu zen eta urrian Busango jaialdian lehiatu zen. 

 

Itziar Ituño, Eneko Sagardoy eta Yon Gonzalez dira, besteak beste, Imanol Rayoren bigarren filmaren protagonistak. Garizmendiko baserriaren ondoan agertu diren hezurrekin hasten da istorioa. Polizia iristen denerako, hezurrak desagertu dira eta ondoko ermita bateko kanpaien hotsak entzuten dira. Ondoren, familiaren zauriak irekitzen dituzten gertaera tragikoak gertatzen dira. Hil kanpaiak Miren Gorrotxategiren 33 ezkil nobelan oinarrituta dago, baina Rayok begirada propioa eman dio. 

 

Erlazionatuak

"Begiradak dira filmaren ardatz nagusia"

Erkuden Ruiz Barroso 2020 ira 16 Arbizu