Gelbentzuk leporatutakoa ukatu du

Guaixe 2020ko abe. 29a, 11:35
Genbelzuri elkartasuna adierazteko kontzentrazioa. Argazkia: @arbizukoAGA.

Espainiako Auzitegi Nazionalak auzipetu du ETAk Leitzan egindako atentatu baten harira; guardia civil bat hil zen eta lau zauritu.

Bideokonferentzia bidez, Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratu zuten Ruben Gelbentzu Gonzalez arbizuarrak eta preso dauden beste bi euskal herritarrek abenduaren 28an. Haiekin batera Ismael Moreno epaileak ETAko buru izandako Mikel Karrera Sarobe auzipetu du. Hirurei leporatzen diete Leitzan 2002ko irailaren 24an leherkariz egindako atentatua, Juan Carlos Beiro guardia civila hil zuena eta beste lau agente zauritu. 

Epaileak laurak epaitzea proposatu du eta hiru delitu egozten dizkie: erakunde armatuko kide izatea, hilketa terrorista, lau hilketa terroristaren saiakera eta legez kanpo lehergailuak izatea. Gelbentzuk eta beste bi auzipetuek atentatuan parte hartu izana ukatu dute, baita hura izan zenean ETAko kide zirela ere. Abenduaren 28ko iluntzean Arbizuko plazan informazio batzarra eta Gelbenzuri elkartasuna adierazteko kontzentrazioa egin zen.