Karrika Nagusia, atzera ere, asteburuetan itxiko da

Guaixe 2021ko mai. 20a, 12:57

Karrika Nagusia trafikorako itxita. Artxiboa.

Lakuntza eta Etxarri Aranazko perimetro itxierak atzeratu du erabakia indarrean jartzea.

Herrian bertan oinezkoei lehentasuna eman asmoz, Arbizuko Udalak erabaki zuen asteburuetan karrika Nagusia ibilgailuen trafikoari itxiko ziola. Eguzki ordu gehien eta arbizuarrak kalera gehien ateratzen diren garaian jartzen da neurria indarrean: maiatza eta lastaila arteko asteburuetan, zehazki, ostiraleko 15:00etatik asteleheneko 08:00ak arte. Bitarte horretan ibilgailu gidariek Arbizu zeharkatzeko Uhalde eta Errekondo karrikak erabili behar dituzte. 

Pandemiak Lakuntza eta Etxarri Aranazko perimetro itxiera ekarri zuenez, Arbizuko Udalak erabaki zuen karrika Nagusia oinezkoendako bihurtzeko aukera atzeratzea. Besteak beste herri arteko garraio publikoan aritzen diren autobusak karrika Nagusitik sartu behar zutelako herrira bidaiariak hartzera edo uztera.  

Erlazionatuak