Kale Nagusia trafikoarendako itxita

Guaixe 2021ko eka. 23a, 12:32
Oinezkoak nagusi izanen dira kale Nagusian. ARTXIBOA

Gaurtik astelehenera arte, udalak antolatutako kultur programazioagatik.

Arbizuko Udalak jakinarazi du gaurtik astelehenera arte Kale Nagusia itxita izanen dela trafikoarendako. Herria gurutzatu behar dutenek Uhalde eta Errekondo kaleak erabili beharko dituzte. Udalak azaldu duenez, udako kultur programazioa egoki garatzeko hartu du erabakia. Aipatu kultur programazioa bihar hasiko da. 

Egitarauaren hasiera

  • Garagarrilak 24, osteguna 
    11:30ean Herriko trikitilarien kalejira. 
    13:00etan Puro Relajo.

  • Garagarrilak 26, larunbata
    12:00etan Zirika Zirkusen Hemendikhara ikuskizuna.

  • Garagarrilak 27, igandea
    12:00etan Arbizuko dantzarien erakustaldia.