Eraso larria salatzeko kontzentrazioa

Guaixe 2022ko ots. 24a, 17:13
Uharte Arakilen erasoa salatzeko asteartean egindako elkarretaratzea. UTZITAKOA

Gaur, 19:00etan, plazan, Arbizuko Bilgune Feministak deituta.

Gizonezko arbizuar batek Uharte Arakilgo emakumezko baten kontrako eraso larria egin zuen asteburuan. Pasatakoa salatu eta emakumezkoari babes osoa adierazteko Arbizuko Bilgune Feministak (BF) kontzentrazioa deitu du. BFko kideek salatu dutenez, “indarkeria matxistak ez du etenik. Zoritxarrez ez da lehena ezta azkena izanen”. Horregatik, “emakumezkook saretzen eta indartzen jarraituk dugu; baina hau ez da soilik emakumezkoon arazoa. Erasotzaileek jakin behar dute aldiro herri oso bat aurrean izanen dutela, eta jarrera eta eraso matxistak ez ditugula onartuko”.

Arrazoi beragatik Uharte Arakilgo plazan kontzentrazioa eginen dute bihar, 20:00etan. 

112
Sexu erasoa edo tratu txarrak sufrituz gero, 112 telefonora hots egin daiteke eta Nafarroako Gobernuak prestatutako protokoloa martxan jarriko da.

Erlazionatuak