Arbizuarrek parte hartze prozesu bidez aukeratu ondoren, herriak aurten estalpea izanen du. Horretarako, Arbizuko Udalak hura eraikitzeko lanen deialdia egin du. Enpresek beraien proposamenak apirilaren 7ko 08:00etarako aurkeztu beharko dituzte. Lana hartzen duen enpresak estalpea garila hasiera eta iraila akabera artean eraiki beharko du. Lanen truke 123.412,48 euro (BEZ kanpo) jasoko ditu. Udalak jakinarazi duenez, lanak egiteko dirulaguntza jasoko du.