Komunitate baratza eskuratzeko aukera

Guaixe 2022ko mai. 4a, 13:31

Arbizuko komunitate baratzak duela urte bat.

Interesa dutenek ostiralera arteko epea dute udaletxean eskaera aurkezteko.

Arbizu hegoaldean, herri sarreran, komunitate baratzeak daude joan den urtetik. 15 bat dira eta 60 metro karratu inguruko azalera dute. Udalari eskaera egin eta baratza erabiltzen hasi ziren arbizuar batzuk egiteko horrekin segitzen dute, baina beste batzuk baratzak utzi dituzte. Beraz, hutsik gelditu diren baratze horietakoren bat erabiltzen interesa duenak udaletxean egin behar du eskaera. Arbizuko Udalak jakinarazi duenez, izen emate epea despedituta lur zati libreak baino interesatu gehiago baleude, baratza erabiltzeko aukera zozketa bidez emanen luke. Baratza hartzen duenak udalari urteko 50 euro ordaindu beharko dio. Horren barruan dago baratza bakoitzaren ur kontsumoa. 

Erlazionatuak

"Oso gustura gaude lortutako uztarekin"

Erkuden Ruiz Barroso 2021 urr 07 Arbizu