Arbizuko Beietz! taldeak bigarren diskoa kaleratu du: Askatu Aingura; eta izen bereko abestiaren bideoklipa aurkeztu du ere. Arbizuarrek folk rock indartsua edo berezkoa dute zeltik parranda txoko guztietara zabaldu nahi dute, eta Askatu Aingura Toru prestatu dute ere: Sakanan eginen duen hurrengo kontzertua ekainaren 28an izanen da, Arbizuko festetan. Aurretik bihar, maiatzak 21, larunbata Galar Zendean egonen dira, maiatzaren 27an Bilboko Stage aretoan, ekainaren 25ean Leioan, uztailaren 2an Puiun, uztailaren 9an Iruñeko sanferminetan, uztailaren 23an Etxebarrian, uztailaren 24an Gorlizen eta irailaren 1ean Eugin egonen dira. Data gehiago aurreikusten dituzte. Diskoa Arbizuko kiroldegi tabernan eta Eko Kanpinean eros daitezke 10 eurotan.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!