Pilota

Biharamun gozoagoa

Guaixe 2022ko mai. 30a, 13:38

Buruz Buruko finalak denetariko irudiak utzi zituen Ezkurdiarendako: galtzearen kolpea, Laso txapeldunari aitortza, zaleei esker ona eta arbizuarren harrera bikaina

Nafarroa Arenan jokatutako Buruz Buruko finalaren biharamunean, pilotaren festa handiak zeresana ematen jarraitzen du. Ospakizunen ajeari aurre egiten ari dira Lasoren eta Ezkurdiaren gertukoak. Lasok Iruñean ospatu zuen Buruz Buruko txapelduna dela, eta gaur Grezia aldeko bidea hartu du, merezitako oporrak hartzeko. Bestalde, Ezkurdiari harrera beroa egin zioten Arbizuko kiroldegian. Izan ere, irabazi edo galdu, arbizuarrek argi zuten eurendako Ezkurdiak omenaldia merezi zuela, euren txapelduna delako. Aurreskua, loreak eta ongi etorri beroa eskaini zizkioten, eta afaltzera bildu ziren atzo herritarra eta laguna animatzeko gorriz jantzi ziren lagunak. Galtzearen pena arindu, eta Cadizen merezitako oporrak hartuta, datorrenari helduko dio Ezkurdiak, berak argi esan zuen moduan "honek aurrera jarraitzen duelako eta azken 15 egunetan bizitakoa bizitzea sekulakoa izan delako".

Argazkiak: Guaixe, Aspe Pelota eta utzitakoak.

Erlazionatuak

Ezinaren amorrua

Maider Betelu Ganboa 2022 mai 29 Arbizu

Binakako finala zuzenean

Guaixe 2022 mai 29 Sakana