Elektrokela Arbizuko festetan

Guaixe 2022ko eka. 20a, 09:20

Txirrisklastour taldearen barruan emanaldia emanen dute Arbizuko festetako gazte egunean, ekainaren 27an, astelehenean. 

Festarik festa ariko da aurten Elektrokela Elektrotxaranga. Altsasuko musika taldea pandemia garaian sortu zuten, eta pixkanaka emanaldiak ematen hasi zen. Ia bi urte ondoren, neurririk gabe eta berriz festak beti bezala ospatzen hasi direla, bira egiten ari da elektrotxaranga: Uharte Arakilen ekainaren 25ean aritu ondoren, ekainaren 27an, astelehenean, 18:00etan, Arbizuko festetan ariko da, Gazte Egunean. 

 

Erlazionatuak

"Gure helburua jendea animatzea da"

Erkuden Ruiz Barroso 2020 abu 25 Altsasu