Sakanako euskaltzaleen batzar irekia

Azaroaren 24an, osteguna, Altxa Burua! ibarreko euskaltzaleen sarearen bilera izanen da Arbizuko Udaletxean. 

Sakanan euskararen bilakaerarekin kezkatuta Altxa Burua! Sakanako Euskaltzaleen Sarea sortu dute hainbat sakandarrek, eta azaroaren 24an, osteguna, 18:00etan, batzar irekia eginen dute Arbizuko udaletxean. Talde irekia da eta parte harzteko euskaltzalea eta euskalduna izatea nahiko da. Bileran parte hartzera gonbidatu dituzte sakandarrak. 

Erlazionatuak

"Euskarak bizi duen egoerak kezkatzen gaitu"

Sakana

Sakanan euskararen bilakaerarekin kezkatuta dauden hainbat sakandarrek osatu dute Sakanako Euskaltzaleen Sarea, tartean Erkuden Barandiaran Go&ntil...