Pilota

Guztiek Ezkurdia besarkatu nahi zuten

Maider Betelu Ganboa 2022ko aza. 21a, 13:56

Arbizuk harrera bikaina egin zion partida epikoan Altunari 22 eta 21 irabazita lau eta erdiko bere hirugarren txapela lortu zuen Joseba Ezkurdiari

Aurrelari arbizuarrak eskertuta jaso zituen bai Bilbon eta baita Arbizun bere zoriontzera hurbildu ziren zale eta lagunen besarkadak. Arbizun, aurreskua eta lore sorta jaso eta herritarrekin solasean egon eta gero, Aldabide elkartean afaltzera bildu ziren. Senitarteko eta lagunekin batera, Peio Etxeberria pilotari eta lagun mina eta Nafarroako I. Mailako Aizkora Txapelketa eta Euskadiko II. Aizkora Txapelketa irabaztetik zetorren Iker Vicente izan zituen mahaikide. Parranda ordu txikira arte luzatu zen, asko baitzegoen ospatzeko.

"Elordiren kontra galduta, zeinek esan gaur txapelarekin ikusiko nintzenik, baina aurtengoa urte ikaragarria izaten ari da. Buruz Buruko finala galdu nuen, baina udaran oso sentsazio onekin aritu naiz, eta Lau eta Erdikoan ere bai. Egunero entrenatzen gara ahalik eta borroka gehiena emateko eta horretan saiatuko gara hemendik aurrera ere. Ea halako gehiago ekartzen ditugun" azaldu zuen Ezkurdiak, eskertuta.

Erlazionatuak

Ezkurdia txapeldun handia final zoragarrian

Maider Betelu Ganboa 2022 aza 20 Arbizu