Ate irekiak padel pistan

Joseba Alzueta eta Jon Echaide Sakana Padeleko kudeatzaileak. ARTXIBOA/UTZITAKOA

Ilbeltzaren 11n, larunbata, Arbizuko Sakana Padel pistaren mustutzea eginen dute.

Negozio bat ireki aurretik "jendeak normalean" ate irekiera jardunaldia egiten du, baina Sakana Padel pistako Joseba Alzueta eta Jon Ecahide "bi tipo xelebreek" gauzak alderantziz egin dituzte eta pista martxan jarri ondoren eginen dute mustutzea. Otsailaren 11n, larunbatean, 17:00etan, gizonezko eta emakumezko padel "pro" partiduak, bi profesionalen hitzaldia, kirol konbo zozketa eta askaria (diotenez, aurrekontua iristen bazaie) izanen da Arbizuko Sakana Padelen. 

Erlazionatuak

"Esperientzia hoberena eman nahi dugu"

Arbizu