Otsailaren 18an, larunbata, hiri ihoteak ospatuko dituzte Arbizun. Besteak beste, mozorro desfilea eginen dute plazan. Txatamorruen eguna, otsailaren 21ean, asteartea, izanen da: zaku edo arpilera oihala, jantzi zaharrak, ohegainekoak... eta zigorra eskuan jendea berotzeko gogoz aterako dira kalera. Bukaeran, aittun haundiya eta amin ttikiya erreko dituzte, txatarrei edo ihoteei amaiera emanez. Arbizuko udalak jakinarazi duenez, txatarren ohituraren helburua ez dela inor fisikoki zigortzea ez eta muturreko izu egoerak sortzea. "Iaz justifikatutako kexak jado genituen: bernak ubelduta, flexioak egitera behartutako haurrak...". Horrelako jokamoldeak ez direla onargarriak gaineratu du, "ondo pasa inorrekin pasatu gabe".
Arbizuko ihoteetako egitaraua
Otsailak 18 larunbata
- 12:30 Gosaria eta mozorroen elkartzea, plazan.
- 13:15 Mozorroen desfilea.
- 15:00 Bazkaria, frontoian.
- 18:00 Musika festa DJ Faktoriaren eskutik, frontoian.
Otsailak 21 asteartea
- 12:00 Pixket eskien.
- 17:00 Haurrendako jolasak, kintoen eskutik.
- 17:45 Txokolatada, plazan.
- 18:00 Arbizuko dantzarien eta abesbatzaren kalejira.
- 20:00 Aittun haundiya, amin ttikiya eta txatamorruak.
- 21:30 Afaria, Aldabiden. Kintoek antolatuta.