Galgarriyek kaleak hartu zituzten

Guaixe 2023ko otsailaren 21a

Galgarriyek izena hartu dute aurtengo kintoek beraien festetako atorrarako. Hemezortzi gazte kinto eskean aritu ziren igandean. Trikitilari eta pandero joleen doinuak, bonboarenak, etxaju eta petardoen zaratak gaztigatzen zuen nondik zebiltzan.