Ramon Gonzalo Garcia Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) errektore karguaz jabetu da gaur. Ekitaldi instituzionala, zeinean Maria Chivite Navascues Nafarroako jarduneko lehendakaria aritu baita buru, Sario eraikinean egin da, eta han Foru Komunitateko irakaskuntzaren, politikaren eta gizartearen eta ekonomiaren esparruko ordezkariek eta beste erkidego batzuetako unibertsitateetako agintariek hartu dute parte, baita senitartekoek eta Unibertsitateko komunitateko kideek ere.
Gonzalorekin batera Unibertsitatearen kudeaketan lan eginen duten zuzendaritza-taldeko kideak jabetu dira beren karguaz, tartean, Martin Larraza Kintana arbizuarra, Kalitateko, Ekonomiako eta Estrategiako errektoreordea dena.