Padel topaketa

Guaixe 2023ko urr. 30a, 09:21

Padel Ate Irekiak emakumeei bideratutako topaketa Sakana Padel egoitzan izanen da. ARTXIBOA

Azaroaren 5ean, igandea, Sakanako Mankomunitateak emakumeei zuzendutako Padel Ate Irekiak antolatu ditu, Arbizuko Sakana Padel egoitzan.

Sakanako Mankomunitateko Kirol zerbitzuak emakumeei zuzendutako padel topaketa antolatu du azaroaren 5ean, igandea, 10:30etik 13:30era, Arbizuko Sakana Padel egoitzan. Haurrendako zaintza zerbitzua egonen da, eta behar duenak taxi zerbitzua izanen du ere; ekitaldia doan da. Padel Ate Irekiak ekimen honekin Mankomunitateak emakumeek padela ezagutzea nahi du, Amaia Gerrikagoitia Kirol zerbitzuko teknikariak azaldu bezala. 

Erlazionatuak

"Emakumeek padela ezagutzea nahi dugu"

Maider Betelu Ganboa 2023 urr 23 Arbizu