Sakanako Mankomunitateak, Biak Bat elkarteak eta Arkatz liburudendak Irakurkide txakurrekin irakurketa tailerra antolatu dute. Txakurren laguntzarekin irakurketa sustatzea du helburu egitasmoak. Azaroaren 3an, 18:30ean, Arbizuko liburutegian izanen dira Biak Bateko txakurrak eta hezitzaileak. Aurretik liburutegian izena eman behar da. Ekimena zazpi urte gorako haurrendako bideratuta dago.