Bideo sormen lehiaketan, azkenean, finalista

Guaixe 2023ko aza. 28a, 09:00

Zarautzeko sari banaketarako txartela lortu zuen lauko arbizuarra. ARBIZUKO ESKOLA

Arnasa gara ekimenak antolatutako lehiaketan arbizuarrek ez zuten saririk lortu.

Zarautzen egin zen Arnasetik bideo sormen lehiaketaren sari banaketa azaroaren 22an, eta han izan zen Arbizuko eskolako ordezkaritza bat. Izan ere, Oihan Erdozia Alvarenga, Amets Martiarena Martiarena, Maren Mendinueta Perez de Villareal eta Szabolcs Ciprian Loati ikasleek sortutako bideoa lehiaketako 5. eta 6. mailako kategorian hiru finalistetako bat zen. Ikasleak, gurasoak eta irakasle bat joan ziren Zarautzera. Haien mailako saria Tolosa-Idiazabalkoek irabazi zuten. 

Baina, irakasleak azaldu duenez, ez ziren esku hutsik bueltatu. Gainera, prozesu guztian zehar bizi izandako “esperientzia polita” nabarmendu du: “adin guztietako ikasleek parte hartu zuten lanak egiten. Eta ikastetxetik kanpo ere oihartzuna lortu du. Guraso elkarteak lehiaketaren berri zabaldu zuen”. 

Erlazionatuak