Arbizuko Udalak azaldu du aurten ez dela Arbizuko Duatloia jokatuko. “Ohiko data eta inguruko aste bukaera guztiak jada okupatuta edo beteta daude, beste kirol ekimen batzuekin eta datarik gabe gelditu gara" azaldu dute Arbizuko Udaletik. Horregatik, ez dute antolatuko.
Joan zen urtean Arbizuko Duatloiaren 25. edizioa bete zen, eta Euskal Herriko egutegian klasikoenetako bat zen, proba gogorra. Sebastian Insaustiri eta Fernando Floresi bururatu zitzaien proba antolatzea, Gipuzkoan egiten ziren zenbait duatloi probatan parte hartu eta gero, eta Nafarroan jokatutako lehena izan zen. Joan zen urtean martxoaren 25ean jokatu zen 25. Arbizuko Duatloia, eta Pello Osorok eta Nuria Rodriguezek irabazi zuten. Tamalez, aurten ez da probarik jokatuko.
Aurten Altsasuko Duatloia martxoaren 23an jokatuko da.