Ihote bazkarirako txartelak salgai daude

Guaixe 2024ko ots. 2a, 11:16

Arbizuarrak mozorrotuta, plazan. ARTXIBOA

Haur, heldu eta beganoendako menuak daude aukeran.

Otsailaren 19ean, larunbatarekin, ihoteetako herri bazkaria eginen da Arbizuko kiroldegian. Hartara joan nahi duenak otsailaren 4ra arte, igandera arte, eros ditzake txartelak. Udalak jakinarazi duenez, haurrendako, helduendako eta beganoendako menuak aukeran izanen dira. Azken aukera hori baliatu nahi duenak aldez aurretik jakinarazi beharko du 675 894 913 telefono zenbakira hots eginez, edo hara mezua bidaliz. Eskaintzen diren menuak arbizu.eus webgunean kontsulta daitezke.