Otsailaren 10ean, larunbata, hiri ihoteak ospatuko dituzte Arbizun. Besteak beste, mozoro desfilea eginen dute plazan. Txatamorruen eguna otsailaren 13, asteartea, izanen da: zaku edo arpilera oihala, jantzi zaharrak, ohegainekoak... eta zigorra eskuan jendea berotzeko gogoz aterako dira kalera. Bukaeran, aittun haundiya eta amin ttikiya erreko dituzte, txatarrei edo ihoteei amaiera emanez. Kintoen ospakizunekin bat eginen dute ihoteek, eta otsailaren 11n, igandea, eskean aterako dira. Kintoak dira, hain zuzen, astearte inauteri eguna antolatzeaz arduratzen direnak.
Arbizuko ihoteetako egitaraua
Otsailak 10 larunbata
12:30 Aatea, plazan.
13:15 Mozorro desfilea.
15:00 Bazkaria, frontoian. Tiketak: helduak 25 euro eta haurrak 13 euro; Kiroldegian, Jauniton eta liburutegian.
17:30 DJ Faktoria, frontoian.
Osailak 11 igandea
10:00 Kintoak diru eske.
Otsailak 13 asteartea
12:00 Kintoak eskean.
17:00 Haurrendako jolasak, plazan.
17:45 Txokolate jana.
18:00 Herriari bueltan dantzariekin.
20:00 Aittun Haundiya eta Amin Ttikia.
21:30 Kintoen afaria, Aldabiden.