Joseba Ezkurdiak aitortu du txapelketan gorabeheratsu ibili direla. "Partida askotan ez diogu presioari eusten jakin. Hori izan da gure akatsa. Baina oraindik aukerak ditugu". Tafallan Laso eta Aranguren dituzte arerio, eta "partida zaila" iragarri du.