Arbizun kinto eskea egin zuten igande goizean. Tresondagarriyek izena duen festetako atorra jantzita zutela, kintoak herri guztian barna eskean ibili ziren. Trikitilariak izan zituzten lagun. Baina hotsa ateratzeko bonboa eta petardoak ere erabili zituzten.