Arbizuko ikastolaren urteurrena ospatuko dute

Guaixe 2024ko mai. 20a, 11:32

Maiatzaren 25ean, larunbata, festa eginen dute Arbizun, ikastolaren mende erdia ospatzeko.

Aurten Arbizuko ikastolaren 50. urteurrena da, eta urtean zehar, hilabetero, ekimenak egin dituzte, eta maiatzaren 25ean, larunbata, ikastolaren urteurren festa ospatuko dute. Oinez basoaren mustutzearekin hasiko da festaren egitaraua, eta egunean zehar musika, bazkaria, omenaldiak, puzgarriak, dantzak eta herri kirolak izanen dira.

Arbizuko ikastolaren 50. urteurren festa

Maiatzak 25 larunbata

11:00 Oinez Basoaren mustutze ekitaldia.

13:00 Triki poteoa.

15:00 Bazkaria.

16:30 Omenaldiak.

16:45 Puzgarriak.

17:00 Dantzak.

18:30 Herri kirolak.

19:30 DJTxo.

Erlazionatuak