Oinez Basoa mustuta

Guaixe 2024ko mai. 28a, 11:32

Oinez Basoaren mustutzean jende ugari izan zen.

Utzubarren "jasangarritasunaren aldeko apustu pedagogikoa" egin du Andra Mari ikastolak.

Andra Mari ikastolaren ekimenez sortu zen Oinez Basoa Utzubarren 2009an. Hura birmoldatu egin dute orain eta mustu egin zuten maiatzaren 25ean, larunbatarekin. Zehazki, honako lanak egin dituzte Oinez Basoan: baso garbiketa, haritz eta intxaurrondo berriak landatu, itxitura zaharberritu eta txoriak ikuskatzeko behatoki integratuak eraiki dira. Azken horiek hiru enpresak babestu dituzte. 

Mustutze ekitaldian Andra Mari Ikastolako LH 6ko ikasleek basoan topa dezakegun altxor ekologikoaren berri eman zuten. Mustutzearen zinta mozketa gaur egun Arbizuko ikastolan dauden Haur Hezkuntzako ikasleek eta orain dela 50 urte Arbizuko Ikastola sortu zuten sortzaileek egin zuten. 

Inaugurazio ekitaldian hitza hartu zuten Nafarroako Ikastolen zuzendaria Josu Reparaz Leizak, Arbizuko alkatea Francisco Javier Razkin Floresek eta Andra Mari Ikastolako lehendakaria Gotzon Perez Artutxek. Era berean, parte hartu dute hiru enpresa babesleen ordezkariak han izan ziren. Oinez Basoa Arbizuko Udalaren, Nafarroa Oinez fundazioaren eta Andra Mari Ikastolaren arteko elkarlanaren fruitua izan da. Proiektuak Sakana kooperatibaren, Magotteaux eta Eseki SAL enpresen babesa dauka, baita Unanuko Kontzeju eta Etxarri Aranatzeko udalaren laguntza ere. Ekitaldiak bat egin du Arbizuko Ikastolaren 50. urteurrenaren ospakizunarekin.

Arbizuko Ikastolaren 50. urteurrenaren festak herrian jarraitu zuen. Programan trikitilariak, erraldoiak, herri bazkaria, dantzariak, herri kirolak eta musika egon da. Bazkal ostean Arbizuko Ikastolan orain dela 50 urte hasi ziren 12 ikasleak omendu zituzten.

Erlazionatuak

Ekosistema bat garatzen

Eneida Carreño Mundiñano eta Erkuden Ruiz Barroso mai 29 Arbizu   Etxarri Aranatz