Fernando Urkia kaleko lanak, udaberrian

Guaixe 2024ko abe. 12a, 11:28

Arbizuarrak Fernando Urkia kalean. ARTXIBOA

Kalearen zati bat konponduko du udalak.

Lurralde Kohesiorako Departamentuaren Toki Inbertsioen Planaren bidez Arbizuko Udalak Fernando Urkia kalearen zati bat konponduko du heldu den urtean, Beriain Azpi etxetik Joxen izkina arteko tartea hain zuzen ere. Kalearen tarte horretan sareak eta zorua berrituko ditu. Lanek 465.000 euroko aurrekontua dute. Nafarroako Gobernuak bere eginen du aurrekontuaren %85. Arbizuko Udalak uraren inguruko eskumena Sakanako Mankomunitatearen eman zion eta, beraz, ibarreko erakundeak eginen ditu ur hornidura eta hondakin uren sareak egiteko lanak. Udalaren ardura izanen dira lur zorua eta etxeetatik datorren hodiak berritzea. Lanak udaberria baino lehen hastea aurreikusi du udalak.