egitaraua

Arbizun, mozorroak eta txatarrak

Guaixe 2025eko otsailaren 28a

Arbizuko txatarrak 2024ko ihoteetan. ARTXIBOA

Martxoaren 1ean eta 4an ospatuko dituzten ihoteak Arbizun; larunbatean hiri ihoteak eta asteartean herri ihoteak. 

Martxoaren 1ean hiri ihoteak ospatuko dituzte Arbizun. Besteak beste, mozorro desfilea eginen dute plazan. Txatamorruen eguna martxoaren 4an izanen da, astearte inauteri eguna: zaku edo arpilera oihala, jantzi zaharrak, ohegainekoak... eta zigorra eskuan jendea berotzeko gogoz aterako dira kalera.

Bukaeran, aittun haundiya eta amin ttikiya erreko dituzte, txatarrei edo ihoteei amaiera emanez. Kintoen ospakizunekin bat eginen dute ihoteek, eta martxoaren 2an, igandea, eskean aterako dira. Kintoak dira, hain zuzen, astearte inauteri eguna antolatzeaz arduratzen direnak.

2025eko Arbizuko ihoteak

Martxoak 1 larunbata

12:30 Aatea, plazan.

13:15 Mozorro desfilea.

15:00 Bazkaria, frontoian. Tiketak: helduak 25 euro eta haurrak 13 euro; Kiroldegian, Jauniton eta liburutegian.

19:00 - 21:00 DJ, Argibidea elkartean. 

Martxoak 2 igandea

10:00 Kintoak diru eske.

Martxoak 4 asteartea

12:00 Kintoak eskean.

17:00 Haurrendako jolasak, plazan.

17:45 Txokolate jana.

18:00 Herriari bueltan dantzariekin.

20:00 Aittun Haundiya eta Amin Ttikia.

21:30 Kintoen afaria, Aldabiden.