Kale Nagusiko hornidura sareko ur ihesak konpondu, euri-uren eta ur-beltzen sareak banatu eta zorua berritzeko lanak egin ziren 2019ko ilbeltza eta maiatza artean. Erki Construcciones SMk eta Construcciones Noveleta PSMk osatutako Arbizu Aldi baterako Enpresa Bat-egiteak egin zituen lan haiek. Enpresen iritziz obren exekuzioko gain-kostuak sortu ziren eta Arbizuko Udalari kalte ordaina eskatu zioten. Udalak halakorik izan zenik ukatu egin zuen. Erabaki horren kontra enpresek gora jotzeko errekurtsoa jarri dute Nafarroako Administrazio Auzitegian.