Bizikleta bide sareko lanak aurreratuta

Guaixe 2025eko uztailaren 28a

Bi partzelari ertzean lur zati bana kendu diote bidea egin ahal izateko.

Sakanako bizikleta bide sareko lanak Arbizun aurreratuta daude. Pala, zapalgailu eta halako makina handiak behar zituzten lan handienak joan zen astean despeditu zituzten. Iruñeko etorbideko kaleari jarraituz, NA-2410 errepidearen iparraldean dagoen partzelari metro batzuk kendu eta han 150 metro luze ta 4 bat metro zabaleko bidea egin dute. Bide berri horrek garai bateko errepide zaharrarekin bat egin du, baina Galbarioetako dermioko partzela bati ere lur zati bat kendu diote bidea beste 125 bat metro luzatzeko eta Utzubar industrialdeko errotondaraino iristeko.