ZETAKen Mitoaroa II, Donostian

Guaixe 2025eko irailaren 3a

Nafarroa Arenako 'Mitoaroa' ikuskizuna. MARIO LEZAUN/ARTXIBOA

Irailaren 5ean, 6an eta 7an, ostirala, larunbata eta igandea, Ilunben ikuskizuna eginen du Arbizuko taldeak. 

Urtarrilaren hasieran Nafarroako Arenan Mitoaroa ikuskizun handiaren amaieran irailaren 6an Ilunben ikuskizuna eginen zuela iragarri zuen Pello Reparaz arbizuarraren ZETAKek. Sarrerak atera eta ordu erdira agortu ziren, eta egun berean bi data gehiago iragarri zituzten; sarrerak ere handik gutxira agortu ziren. 

Gaur, bihar eta etzi izanen da Mitoaroa II ikuskizuna, Ilunben. Ikuskizuna hasi aurretik kalean preshow-a eta foodtruckak izanen direla jakinarazi dute; gaur eta bihar, 18:30ean, eta etzi, 17:30ean. Gaur eta bihar ate irekiera 20:00etan izanen da, eta ikuskizuna 22:00etan hasiko da, eta igandean 19:00etan irekiko dituzte ateak eta 21:00etan hasiko da ikuskizuna. Kontzertuaren ondoren foodtruck-ak eta musika kalean 02:00ak arte izanen direla jakinarazi dute. 

Mitoaroa Nafarroako inauterietan eta tradizioan oinarritutako ikuskizuna izan zen, eta Mitoaroa II ikuskizunean Euskal Herriko tradizioak bilduko dituela aurreratu du ZETAK-ek.

Erlazionatuak

Mitoaroaren parte

Erkuden Ruiz Barroso urt 22 Sakana