egitaraua

Aittun Haundiya eta Amin Ttikiya erre aurretik, inauteriak

Guaixe 2026ko otsailaren 12a

2025eko Arbizuko inauteriak. ARTXIBOA

Otsailaren 14an eta 17an, larunbata eta asteartea, izanen dira Arbizuko inauteriak, hiri ihoteak larunbatean eta txatarrak asteartean; otsailaren 15ean, igandea, kintoak diru eske ariko dira, eta astelehenean eskulan tailerra antolatu dute. 

Otsailaren 14an, larunbata, mozorro desfilea izanen da Arbizuko plazan; kuadrillaka mozorrotuko dira arbizuarrak. Astearte inauterian, otsailaren 17an, txatarrak aterako dira eta iluntzean Aittun Haundiya eta Amin Ttikiya erreko dute. Ihote ospakizunak kintoen ospakizunekin bat eginen dute, eta igandea eta asteratean, besteak beste, kintoak eskean ariko dira. 

2026ko Arbizuko inauteriak

Otsailak 14 larunbata

12:30 Aatea, plazan.

13:15 Mozorro desfilea.

15:00 Bazkaria, frontian. Ondoren, DJ TGV Mamoneo.

Otsailak 15 igandea

10:00 Kintoak diru eske.

Otsailak 16 astelehena

17:30 Eskulan tailerra, liburutegian.

Otsailak 17 asteartea

12:00 Kintoak eskean.

17:00 Haurrendako jolasak, plazan.

17:45 Txokolate jana.

18:00 Herriari buelta.

20:00 Aittun Haundiya eta Amin Ttikiya.

21:30 Kintoen afaria, Aldabiden.