Kinto hamarrekoa

Guaixe 2026ko otsailaren 17a

Igandean, otsailak 15, hasitako kinto ospakizuna despeditzear da. 

Hamar gaztek osatzen dute kintada aurten: June Lopez Goñi, Nahia Latorre Leitza, Aratz Razkin Arrizabalaga, Hegoa Leitza Barandalla, Onditz Gainzarain Berastegi, Irati Mendinueta Razkin, Adei Mendinueta Perez de Villarreal, Eunate Liaño Mendinueta, Jon Ducar Gerrikagoitia eta Mikel Flores Razkin.

Aurtengo kintadak festetako atorra urdin kolorekoa du. 15 urterekin egin zuten eta, beraz, hirugarren urtez jantziko dute, oraingoan kintotan. Atorraren atzeko aldean tenkorrak hitza irakur daiteke, "izen hori aukeratu genuen kinto oso burugogorrak" direla uste baitute.

Esna bezala, kinto ospakizunetan eta festetan jantziko dute ator hori. Arbizuko festetan, gainera, ospakizunari hasiera emateko kintoek Maria Lonbren zaldiya dantza dantzatuko dute San Joan ermitan.