Bi kintek eman zioten su aittun haundiyari eta amin ttikiyari astearte ihotean, 20:00etan, puntu puntuan. Su hartzea kosta egin zitzaien, udaletxeko balkoitik zintzilik zegoen soka tiratu behar izan zuten gora eta behera eta aldeetara, baina kixkali ziren. Orduan txatarrak atera ziren eta udalak aatea eskaini zuen. Trikitixa eta panderoaren soinuak lagunduta suaren inguruan dantza egin zuten arbizuarrek.