Joseba Ezkurdiarekin jokatzea nola hartu zenuen?
Josebak nahi bazuen berarekin gustura jokatuko nuela erantzun nion enpresari, lehenik eta behin Josebari galdetzeko. Ildo honetan, Josebak fabore ederra egin dio enpresari, eta oso ausarta izan da, pertsona ona, atzean jokatzeak errespetu handia ematen ziolako. Elkarrekin oso aurkari gogorrak izan gara, eta berarekin jokatzeak ilusio handia egiten dit.
Jokatzeko modu berrira egokitu zarete.
Bai, eta saltoa eman dugu, mentalki ere bai. Orain gehiago ari gara partidak gure terrenora eramaten. Joseba oso ongi ikusten dut, konfiantzarekin. Une txarrak pasa ditugu, baina gure maila eman dugu, eta horregatik gaude hemen.
Ezkurdiaz ia gehiago hitz egiten da zutaz baino.
Normala da berari meritua ematea: aurrelaria da, atzelari ari da jokatzen eta finalera sailkatu da. Badakit zein den nire papera, eta gustura ari naiz betetzen, garrantzitsuena bikoteak batzea baita. Txapelketa gogorra eta polita ari da izaten, esperientzia polita.
Finala, ate joka.
Laso-Albisurena txapelketa irabazteko egina dagoen bikotea da. Faboritoak dira, eta presioa dute. Gu lasai atera behar gara, geure buruan topera sinistuta. Finala elkarrekin ospatuko dugu, ilusio handia dut.