Nafarroa Arenan pilota zale sakandar ugari bildu ziren: Ezkurdiaren eta Altunaren jarraitzaileak, Albisuren Lakuntzako familia, Miren Albizu ama lakuntzarra baita eta anaia Arbizun bizi da, Lasoren Ziordiko kuadrilla eta betiko pilota zaleak. Nahiz eta Ezkurdiak eta Altunak 16-22 galdu, Arbizun merezitako festa ospatu zuten bi pilotarien jarraitzaileek: lore sortak, su artifizialak, aurreskua, bertsoak, afaria... denetatik izan zen.