Mikel Reparaz Extramianak, EITBren Nazioarteko Saileko arduraduna da. Eta Reparazek zuzendutako Potentzien lehia handia dokumentalak Veneziako Telebista Sarietan, gaurkotasunari loturiko New coberage mailan, aipamen berezia lortu du. Ikerketa lan horrek munduko egoera geopolitikoa aztertzen du, Amerikako Estatu Batuen eta Txinaren arteko lehia hain zuzen ere. Horretarako, tokian tokiko erreportajeak, elkarrizketa esklusiboak eta azterketa sakona uztartzen ditu ekoizpenak. Gaiaren inguruko ikuspegi zabala eskaintzen dio ikusleari: hots, informazioa ez ezik, gogoetarako bidea ere bai. Egungo gizartean, besteengan eragiteko eta erabakiak hartzeko dauden dinamikak erakusten ditu.
Veneciako sariketa nazioarteko telebista-programen berrikuntza eta bikaintasuna azpimarratzea dute helburu.