Jon Arretxeren berria

Guaixe

Jon Arretxek 'Atilaren gutizia' mustu du, 'Txerriak eta Loreak' liburuaren jarraipena dena. Abenduaren 16an, asteazkena, idazlea Altsasuko Iortia kultur gunean izanen da, hain zuzen, 'Txerriak eta Loreak' Arbizun kokatzen den eleberriari buruz solasean. 

Jon Arretxe Arbizun bizi den idalzeak Atilaren gutizia eleberria berria aurkeztu du, Erein argitaletxeak argitaratuta, azaroaren 27an, Donostiako Udal Liburutegian. Zuriñe Ruiz de Gordoa Txerriak eta Loreak Arbizun kokatzen den istorioaren protagonistaren bigarren nobela da Atilaren gutizia eta, kasu honetan, Gasteizko bazterretan, Bastidako bodega misteriotsu batean eta Bilboko txoko ilunenetan kokatzen da. Liburuaren azala Cristina Fernandezena da eta aurkezpenean Inazio Mujika Iraola editoreak ere parte hartu du. 

Abenduaren 16an, asteazkenarekin, 18:30ean, Jon Arretxerekin literatura solasaldia izanen da, Altsasuko Iortia kultur gunean, Sakanako Mankomunitateak eta AEK Sakanako Itsasi euskaltegiak antolatuta, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin. Txerriak eta Loreak Sakanan girotutako liburuari buruz ariko da idalzea. 

Erlazionatuak

"Nobela beltz-beltza egin nahi nuen; hilketak, belztasuna..."

Eneida Carreño Mundiñano eta E. R. B. 2025 abe 09 Arbizu